Prestakuntza, kualifikazio eta esperientzia ezin hobea du abokatu bulego honek. 25 urte baino gehiago daramagu gure bezeroei aholkua emanez, defendatuz eta lagunduz gai bakoitzaren hasieratik amaierara arte, eta arreta pertsonalizatua emateaz arduratzen gara. Irtenbide egokia izan duten gaien portzentaje altu-altua da gure bermea.
Arlo askotan gaude espezializatuta; haien artean, Hirigintza eta Zuzenbide Zibila nabarmentzen dira oro har. Oinordetzan, hirigintzako zuzenbidean, dibortzioetan, sozietateetan eta abarretan ere esperientzia zabala dugu. Gai bakoitzaren inguruko informazioa ematen dugu eta dagozkion zergak kudeatzen ditugu, horrelakorik egonez gero, eta baita Jabetzaren Erregistroko inskripzioak ere. Ez eduki zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko edo legezko gestioren bat egiteko.
Maite Egaña Ruiz & Imanol Zabala Sarasola
© 2019 ZABALA EGAÑA ABOKATUAK Eskubide guztiak gordeta